Bilboko hotel bateko ugazaba, 58 urteko M.C.A.A. emakumezkoa, atxilotu zuen otsailaren 6an Espainiako Poliziak langileen eskubideen kontrako delitua egin duelakoan. Izan ere, hoteleko enplegatuei -etorkinak eta emakumezkoak ziren- 55 orduko lanastearen truke 230 euroko soldata ordaintzen zien, eta, gainera, ez zien Gizarte Segurantzaren estaldurarik ematen.
Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak jakinarazi duenez, enplegatuetako bik -Boliviako 20 eta 47 urteko bi emakumek- ez zuten paperik, eta atxilotu egin zituzten. "Indarrean den legedia" aplikatu dietela erantsi dute.
Langile horiek guztiek -Boliviatik, Errumaniatik eta Kolonbiatik etorriak ziren- astelehenetik ostiralera 8 ordu lan egiten zutela agertu dute aipatutako iturriek, eta larunbatetan 15.
Lan baldintzak
Bizkaiko hotel bateko ugazaba atxilotu dute, langileei 55 orduko lanastearen truke hilean 230 euroko soldata ordaintzen zielakoan
Etorkinak ziren baldintza horietan zeuzkan enplegatuak. Langileen eskubideen kontrako delitua egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu