Lan hitzarmena hobetzea eskatzen dute: besteak beste, 35 orduko lan astea, KPIa gainditzen duten soldata igoerak, eskolak prestatzeko orduak, ikastaroetako jende kopurua txikitzea, eta 1.200 euroko batez besteko soldata. Uztailean ere protestak egin zituzten eskaera horien harira.
LAB sindikatuaren arabera, asko sumatzen ari da grebaren eragina, eta hainbat kiroldegi itxita daude. Soroslerik ez dagoen tokietan itxi egin dituzte igerilekuak, eta bertan behera gelditu dira hainbat ikastaro eta saio. Izan ere, kirola ez da oinarrizko zerbitzu gisara hartzen, eta, beraz, ez da egongo zerbitzu minimorik. LABek salatu du "mehatxuak, errepresaliak, hertsapenak eta jazarpena" erabiltzen ari direla enpresak langileen kontra.
Bizkaiko kirolguneetako langileak borrokan, Hitzarmen duin baten alde! pic.twitter.com/Ig8dKFJ3mu
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) October 28, 2019
Grebalariek elkarretaratzea egin dute goizean, Cebeken egoitzaren aurrean.