Bizkaiko kontserba lantegietako langileek greba mugagabea hasi zuten uztailaren 17an ELA, LAB eta ESK sindikatuen deiari erantzunez. Orain dagoen lan hitzarmena CCOOk eta UGTk CEBEK Bizkaiko Enpresaburuen Federazioarekin sinatutakoa da. ELA, LAB eta ESKren arabera, hitzarmen horrek “eraginkortasun mugatua” du. Izan ere, akordioa sinatu zutenek langileen %25a baino ez dute ordezkatzen.
ELA eta LAB sindikatuek hiru urterako hitzarmena eskatzen dute, lan itun duin bat exijituz, soldata altuago bat eta 20 orduko lan eguna, besteak beste.
LAN GATAZKA
Bizkaiko kontserba fabriketako langileek greban jarraituko dutela esan dute sindikatuek
ELA, LAB eta ESK sindikatuek jakinarazi dutenez, duela hamar egun hasitako lanuzteak jarraipen handia izan du. Patronala biltzeko prest agertzen ez den arte, grebak jarraituko duela esan dute sindikatuetako ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu