Bizkaiko lau baserritan mingain urdina agertu dela baieztatu du Espainiako Ingurumen Ministerioak, Algeten (Espainia) duen laborategian egindako proben bidez. Joan zen astean zabaldu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat etxaldetan gaitza agertu zen susmoa zutela.
Bizkaiko Foru Aldundiak gaixo dauden abereak zaintzeko programa zehatza ezarri du. Horiez gain, beste 32 baserritako hainbat abelburuk ere “mingain urdina” izan dezaketela nabarmendu du. Laginak aztertzen hasita daude, eta datozen egunetan emango dute emaitzen berri. Dena dela, momentu honetan, Bizkaiko ardi azienda guztiek “mingain urdinaren” kontrako txertoa emana dutela azpimarratu du Aldundiak.
“Mingain urdina” gaitza eragiten duen birusa ez da gizakientzat kutsakorra. Animalia hausnarkarie eragiten die, ardiei, ahuntzei eta behiei batez ere. Gaixotasun honek ez du inolako eraginik gizakiarengan.
Nekazaritza
Bizkaiko lau baserritan “mingain urdin” kasuak baieztatu dituzte
Beste 32 baserritako abelburuak kutsatuta egon daitezkeen aztertzen ari da orain Bizkaiako Foru Aldundia. Mingain urdina agertu den etxaldeetan txertatze programa berezia hasiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu