POLITIKA

Bizkaiko PPren kontu ikuskaritzan "bukaeraraino" iritsiko dira

Alderdiaren kutxan izandako "mugimendu susmagarriak" ikertuko dituztela baieztatu du EAEko PPren presidente Alfonso Alonsok.

Alfonso Alonso, artxiboko irudian. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 7a
14:55
Entzun

"Behar bezala justifikatu gabeko gastuak" agertu dira Bizkaiko PPren diru kontuetan, eta kargugabetu egin dituzte Gonzalo Pontes kontu eramailea eta Arturo Aldekoa kudeatzailea. Aldekoari jardun politikoa uzteko eskatuko diola baieztatu du Alonsok, Aldekoa diputatua baita Bizkaian. Alonsoren arabera, ez dago "inolako motibazio politikorik" PPk abiatuko duen ikerketaren atzean, eta Aldekoak azalpenak emateko eta bere burua defendatzeko "berme osoa" izango du.

Aldekoa eta Pontesen gaineko susmoek gastuekin eta dakarrenari ordaintzeko txekeekin du zerikusia, eta PPn "ez-ohikoa den praktika" dela defendatu du Alonsok. Ustez 100.000 euro desbideratu dituzte urtero, azken lau urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.