Salhaketak jakinarazi duenez, 25 urteko Bizkaiko preso bat hilik topatu dute Burgosko espetxeko ziegan. Familiako iturriak aipatuta eman du elkarteak heriotzaren berri, eta salatu du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ez duela gertatutakoaren berri eman: "Zer ari da gertatzen? Zergatik ezkutatzen dira heriotza horiek? Zergatik ez dira ardurak eskatzen edo ikertzen?".
Gaztea "laster" zen espetxetik irtetekoa, Salhaketaren arabera. Fiskaltzari tankera horretako heriotzak ikertzeko eskatu dio elkarteak, eta libre uzteko gaixotasun larriak edo buruko gaitzak dituzten presoak.