250 egun baino gehiago daramatzate greban Bizkaiko zahar etxeetako langileek, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko modua emango dieten lan baldintzak eskatuz. Gaur, greba deialdia luzatu dute irailaren 17 arte. Jakinarazi dutenez, ez dute inolako ez aldundia eta ez patronala ez dira jarri haiekin harremanetan.
Kalitatezko zerbitzua bermatze aldera, zahar etxeetako langileek 1.200 euroko soldata, 35 orduko lanaldia eta erabiltzaileen beharrizanei erantzuteko behar diren langileen kontratazioa eskatu dute. Era berean, aldundiarekin eta patronalarekin hitzarmen sektorial bat negoziatzea galdegin dute
ELAren Bilboko egoitzan egindako agerraldian, Bizkaiko Foru Aldundiaren “jarrera ziniko eta harroa” salatu dute langileek. Pausorik ez ematea egotzi diote, nahiz eta Bizkaian dauden 5.000 egoitza leku eta laguntza zerbitzuak finantzatzearen ardura dagokion. Gaineratu dute irtenbidea ez dela zerbitzu minimoak gehitzea. ELAk jakinarazi duenez, kasu batzuetan %90eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte.
Agerraldiaren ostean, manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan zehar.