Politika
Bizkaiko Zuzendaritza Batzordeko kideak aurkeztu ditu Aralarrek
Alex Menendez, Ander Busto, Fermi Rubiralta, Diana Melon, Fernando Hevia, Jon Salaberria, Joseba Azkarraga, Josu Murgia eta Olatz Olague dira Aralarrek Bizkaian eratu berri duen Zuzendaritza Batzordeko kideak. Edu Abajo izango da Ekonomiako batzordeko arduraduna. Eta Olga Saies, Bermeen batzordekoa. Halaber, Jon Gorrotxategi bilbotarra izango da Aralarko Bizkaiko koordinatzailea. Zuzendaritza Batzordeko kideen aukeraketa prozesua “emankorra erabat” izan dela adierazi du Aralarrek, “alderdikide bizkaitar askok parte hartu duelako hileotan eskualdeka egindako batzarretan”. Giza eskubide guztien defentsa eta euskal gizartearen burujabetzarako eskubidea bermatzeko konpromisoa berretsi du Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu