drogak

Bizkaira ustez kokaina sartzen zuen talde bat desegin dute

Sei lagun atzeman ditu Ertzaintzak.

2011ko azaroaren 4a
16:58
Entzun

Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu Bizkaian, herrialdera kokaina sartzen zutelakoan. Taldea desegintzat jo du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Haren arabera, Kolonbiatik Bartzelonara hegazkinez eramaten zuten droga, zapata kaxatan, eta hortik Bizkaira; hain zuzen, Uribe Kosta eskualdera eta Bilbo ingurura. Bi urte zeramatzaten Bizkaian droga trafikatzen, betiere iturrik hark dioenez.

Ertzaintzak lau kilo kokaina atzeman dizkie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.