Gizartea

Bizkaitar bat atxilotu dute Interneteko haur pornografia dela-eta

=iCaramelo=i operazioan Guardia Zibilak hamairu atxilotu ditu Espainiako Estatuan. Pornografia sare zabal eta aktibo bat osatzen zuten.

2008ko abenduaren 19a
12:58
Entzun
Guardia Zibilak hamahiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, adingabeen ustelkeria eta haur pornografiaren jabetza delitua egotzita. Atxilotuetako bat bizkaitarra da, eta gainontzekoak Alacant, Bartzelona, Madril, Segovia, Tarragona, Valentzia eta Zaragozakoak. Horiez gain, hamabi pertsona gehiago inputatu dituzte.

Caramelo deritzon operazioa Espainiako Estatuko hamasei probintzietan gauzatu dute eta, horri esker, material informatiko ugari atzeman dute: ordenadora portatilak, DVDak, CDak eta disko gogorrak. 30.000 irudi pornografiko zeuden.

Internet erabiltzaile batek bideo eta argazki pedofilo ugari aurkitu zituen sarean "kamuflaturik" eta, ondorioz, salaketa jarri zuen. Horrek bideratu zuen operazioa. Atxilotutako eta inputatutako guztiak Kordobako (Espainia) epaileak hartuko ditu, eta atzemandako materiala ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.