Gertakaria
Bizkar zorro susmagarri bat medio hesituta eduki du Ertzaintzak Azpeitiko Epaitegia, baina ez zegoen lehergailurik
Arratsaldeko hirurak ingurutik bostak arte Ertzaintzak hesituta izan du Azpeitiko Epaitegia (Gipuzkoa), bizkar zorro susmagarri bat zegoela eta. Talde berezietako ertzainek aztertu dute zorroa, eta barruan ez zegoen lehergailurik.
Dagoeneko kendu dute hesia, eta inguruko bide guztiak libre daude. Uztarria -k azaldu duenez, 15:00 aldera norbaitek deitu du Ertzaintzara, eta Epaitegiaren ondoko zuhaitz batean bizkar zorro susmagarri bat zegoela ohartarazi du. Abisu hori jasota, badaezpada, Ertzaintzak hesitu egin du inguru guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu