Bizkartzain bat bere buruaz beste egiten saiatu da Donostian

Enpresa pribatu bateko segurtasun taldeko kidea da, eta bularrean zauria du. Emakume batek eskuan zauriak egin ditu.

2008ko uztailaren 10a
09:52
Entzun
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, enpresa pribatu bateko bizkartzain bat bere buruaz beste egiten saiatu zen atzo gauean Donostian, etxean zela pistolarekin tiro egitean bularrean, eta zauriak izan zituen. Emakume bat ere bazen etxe berean eta gizonezkoak bere buruaz beste egin ez zezan ahalegindu zen; esku batean zauri arinak egin zituen emakumeak.

Gaueko hamarrak aldera izan zen gertaera, eta biak Donostiako Hospitalera eraman zituzten. Han segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.