Politika

Bizkartzainekin ibiltzen jarraituko dute PSEko eta PPko hautetsiek

Espainiako Barne Ministerioak eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "ETAren mehatxua desagertu" erabaki bitartean bizkartzainen babesarekin jarraituko dute PSEko hautetsiek. Hala jakinarazi due PSEko batzorde exekutiboak zein Miguel Buen Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak. PPko hautetsien artean, berriz, inork ez duela babes neurri horri uko egitea planteatu agertu dute alderdi horretako iturriek.

2005eko ekainaren 30a
16:13
Entzun
ETAk PSEko eta PPko hautetsiek ez dituela jomugan jakinarazi arren, bizkartzainekin ibiltzen segituko dute oraingoz.

Sozialistei dagokienez, EAEko Batzorde Exekutiboak eta Miguel Buen Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak agertu dute Espainiako Barne Ministerioak eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "ETAren mehatxua desagertu" dela ziurtatzeko zain daudela bizkartzainak kentzeko aukera aztertzeko. Hain justu, iturri horiek nabarmendu dute erabaki hori ez dela ez pertsonala, ez alderdiarena, baizik eta poliziek hartu beharrekoa. Halakorik iritsi bitartean, Gipuzkoako hautetsi guztiei bizkartzainekin jarraitzeko "agindu zorrotza" eman diela azpimarratu du Buenek.

PPk, berriz, babes neurri horri uko egiteko inolako asmorik ez dutela nabarmendu du; "inori bururatu" ere ez zaiola egin, "egoerak ez baitauka aldatzeko itxurarik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.