POBREZIA EZKUTUA

Biztanleen %15 pobrezi arriskuan, Europan

2005eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Europako Batasunak badu zereginik pobreziaren aurkako borrokan. Europako Batzordeak jakinarazi dituen datuen arabera, 2002. urtean 68 milioi pertsona egon ziren txirotasunaren mugaren azpitik, hots, 25 herrialdek osatzen duten Europako biztanle guztien %15 (Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, %23ra heltzen da tasa). Beste era batean esateko, Europako biztanleen %15en diru sarrerak norberaren herrialdearen batez besteko per capita errentaren %60tik beherakoak ziren. Beste alde batetik, Europako Batzordearen lanak ezagutarazi du pobrezia arriskuan dauden lau pertsonatatik batek lana daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.