2006. Jaizkibia SAren sorrera. Jaizkibia SA elkartea sortu zuten abenduan, Donostian. Badia biziberritzeko ardura zuen elkarte publiko horrek, eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Espainiako Gobernuak eta Donostia, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribiko udalek osatu zuten.
2007. Udalaren adostasunik ez. Pasaiako Udalak abenduan ezadostasuna agertu zuen PPA Pasaiako Portuko Agintaritzaren proposamenean. Azaldu zuen ez zeudela lotuta Pasaia berritzea eta kanpo kaia egitea.
2009. Europa, kontu eske. EBk kanpoko kaiari buruzko argibideak eskatu zizkion Madrili.
2011. Sustapen ituna. Eusko Jaurlaritzak, aldundiak, Espainiako Gobernuak eta PPAk kanpoko kaia sustatzeko akordioa sinatu zuten apirilean.
2012. Uzteko eskaria. Kanpoko kaia egiteko plana bertan behera uzteko eskatu zuen aldundiak urtarrilean.