Blancok dio EAE-ANVren hautagaitza "asko eta asko" inpugnatuko dituztela

"Auzitegi Gorenak hartzen duen erabakia, erabat juridikoa izango da", PSOEko Antolakuntza idazkariaren ustez.

2007ko maiatzaren 1a
17:54
Entzun
Atzo Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak esan zuen EAE-ANVren hautagaitzak inpugnatzea "pentsatzen" ari direla, eta harantzago joan da Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkaria, "hautagaitza asko eta asko" inpugnatuko direla esan duelako, Europa Pressi egindako adierazpenetan.

Espainiako Alderdien Legea "betetzeko" dagoela adierazi du Blancok, "eta Gobernuak hori bermatuko du, bere tresnekin: Fiskaltzarekin eta Estatuaren abokatuarekin".

Bihar eta etzi inpugna daitezke maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetako hautagaitzak Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko salan. Gorenak hilaren 4an eta 5ean hartuko du erabakia. Ondoren, helegitea sartzeko aukera legoke, eta Auzitegi Konstituzionalak 8, 9 eta 10 bitartean hartuko luke behin betiko erabakia. Hilaren 11n hasiko da kanpaina.

Gaur El Pais egunkariak eta Efe berri agentziak diotenez, litekeena da inpugnazioak etzi sartzea. Abertzale Sozialisten hautesle elkarte denen kontra egingo dutela diote (232 elkarte dira), eta EAE-ANVren 90 eta 125 zerrenden artean inpugnatuko dituztela (256 aurkeztu dtu).

"Gorenak hartzen duen erabakia, erabat juridikoa izango da", Blancoren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.