Nafarroa

Blancok dio PSNk ez duela UPN babestuko eta De la Vegak akordioa egingo dutela

PSOEren Antolakuntza idazkariaren iritziz, sozialistek "elkarbizitza eta egonkortasuna euren interesen gainetik" jarriko dituzte, baina ez du uste UPNrekin "kolaborazio zuzena" lor dezaketenik, hau "gaurko liskar giroaren erantzule delako".

2007ko uztailaren 23a
15:50
Entzun
Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariak gaur esan du Nafarroako Gobernuaren osaketarako PSNk "elkarbizitza eta egonkortasuna bere interesen gainetik" jarriko dituela, baina ez duela uste UPN babestuko duenik, bien arteko "aldeak handiak" direlako. "Ez dut uste UPNrekin kolaborazio zuzena lor daitekeenik, gaurko liskar giroaren erantzule delako".

Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak abuztuaren 18a arteko epea eman die Parlamentuko alderdiei lehendakaria hautatzeko. Bestela, hauteskunde berriak egingo lituzkete. Blancoren ustez, "hurrengo egunetan zalantzak argitu" egingo dira. Aurrera begira, "jarrera, jokabide eta politika berriak" nahi dituztela adierazi du.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteorde eta bozeramaileak, aldiz, esan du PSNk eta UPNk akordioa lortuko dutela uste duela. Hala ere, egoera "konplikatua" dela deritzo, "azken hiru urteetan gertatutakoaren ondorioz akordioa zaila jartzen ari delako". Gobernagarritasuna bermatzeko PSNk "akordiorik onena" erdietsiko dutelakoan dago De la Vega.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.