Blokeo egoera salatzeko, bideak blokeatuko ditu Batera-k gaur goizean
Ipar Euskal Herriko zazpi gunetan egonen dira Batera plataformako kideak gaur, 10:00etatik eguerdira arte. Ekintza horren bidez, euskal lurralde elkargoari begira Frantziako Gobernuak, departamenduko Kontseilu Nagusiak eta tokiko hautetsi zenbaitzuk duten blokeo joera erakutsi eta salatu nahi dute. Sarkozyk edota Michele Alliot-Mariek herenegun egin adierazpenek egoera hori berriro erakutsi dutela dio plataformak. «Mespretxuak sobera iraun du, ez dugu gehiago onartzen, eta horretarako gure boza entzunarazi behar dugu», Batera-k dioenez.Hona non egonen diren: Miarritzeko aireportu ondoan, Ziburu eta Urruña artean, Senpere sartzean, Kanbon, Donazaharren, Aiziritzen eta Maulen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu