Igeldoko Itxas Aurre elkartearen desanexio eskariaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak izandako jarrera hartzea: horixe eskatu dio Usansolo Herria plataformak Bizkaiko Foru Aldundiari.
2012an, Bizkaiko Foru Aldundiak foru arau bat egin zuen herrien desanexioak debekatzeko, eta Usansolo Herria elkarteak auzitara eraman du neurri hori. Agerraldi bat egin dute gaur, diputazioaren jarrera salatu, eta Usansolo Galdakaoko auzo izateari uzteko aukeraren inguruan bestelako jarrera izan dezala eskatzeko.
Juan Landa abokatuak salatu duenez, foru arau horrek ez du "ez hanka ez buru", eta adierzi du herritarren partaidetzarik gabe hartu zuela neurri hori.
Halaber, herri galdeketa bat antolatzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari.