Euskadi Irratian egin diote elkarrizketa Batasuneko bozeramaileari. Permachen ustez bada garai "zezenari adarretatik heltzeko" eta horretarako alderdien mahaia osatu aurretik eragile politiko guztien arteko aurretiazko akordio baten alde egin du. Egungoegoera "desblokeatzeko" beharrezkoa litzateke akordio hori.
Permachek adierazi duenez, "blokeo" hitzak esanahi bat izan dezake: "gauzak okertzen ari direla edo okertu direla dagoeneko". Batasuneko bozeramailearen ustez, blokeo egoerari buruz kezkatuta hitz egin behar da. Gaineratu duenez, "euskal gizarteak orokorreanbat egiten du gure hausnarketarekin".
Euskadi Irratian azaldu duenez, sei hilabete pasatu dira ETAk du etena iragarri zuenetik eta Espainiako Gobernuak "bide errepresiboarekin" jarraitzen du. "Etengabe gure [ezker abertzalearen] lan politikoa oztopatuz, Euskal Herrian egin behar den eztabaida politikoari trabak ipiniz, eta garrantzitsuagoa dena, eztabaida politikoari irtenbiderik eman gabe". Permachen ustez, duela urtebete Espainiako Gobernuak jarrera hori izango zuela pentsatzea sinestezina izango zen herritar batentzat.
Politika
"Blokeoari" amaiera emateko aldez aurreko akordioaren alde egin du Batasunak
"Pasatzen den egun bakoitzeko aukera bat galtzen ari gara egoera desblokeatzeko", horixe uste du Joseba Permach Batasuneko bozeramaileak. Hori dela eta, egungo "blokeo" egoerarekin amaitzeko eragile politikoen arteko aurretiazko akordioa lortzearen alde agertu da Permach. Akordio hori alderdien mahaia osatu aurretik lortu beharko litzateke. Batasunekoak gaineratu du, "nahiko argi dagoela" PSOE alde anitzeko elkarrizketen hasiera oztopatzen ari dela "EAJren laguntzarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu