Andre Mari Zuriaren jaiak

Blusa eta neska beteranoak ere festarako prest

Gaur helduen eguna izan da Gasteizen, eta goizean mezaren ostean dantzarako, gastronomia dastatzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Baina inor albora ez uzteko, puzgarriak, zezenketak eta kontzertuak ere izan dira, guztien neurrira.

2011ko abuztuaren 8a
18:31
Entzun

Gaur Blusa eta neska beteranoen eguna izan da Gasteizen, eta helduek festarako sasoi-betean daudela erakutsi ahal izan dute.

Goizetik hasi dira, mezarekin; jarraian, hainbat kalejira eta emanaldi tartean, Plaza berrira gerturatu direnek, Gastronomia Lehiaketa eta Arabako Errioxako ardoaren dastatzaileen kiniela ikusi ahal izan dute. Gero, dantza egiteko parada ere izan dute.

Beteranoen eguna izan arren, beste inor ez du alde batera utzi egitarauak, eta haurrek puzgarriak eta apar-festa izan dituzte. Horiez gain, eguneroko bertso-saioa eta hainbat kontzertu ere badira, gustu guztietarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.