BOEren eskatzaileek 20.000 euroko soldata dute Nafarroan

ERREDAKZIOA IRUñEA
2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Nafarroan babes ofizialeko etxeak (BOE) eskatzen dituzten gehienak ezkongabeak dira, 25 eta 30 urte artean dituzte eta batez beste 20.000 euroko soldata urtean. Babes ofizialeko etxeek batez beste 87 metro koadro, garajea eta trastelekua dituzte, eta beren prezioa 130.000 ingurukoa da, BEZa aintzat hartu gabe. Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuak ondorio horiek atera ditu iaz Sarrigurengo, Ezkabako eta Orkoiengo babes ofizialeko 2.252 etxeetarako onartutako 8.237 eskaeretatik.

Nafarroako Gobernuak iaz babestutako 3.149 etxebizitza banatu zituen, horietatik 1.823 babes ofizialekoak (%58) eta 1.326 prezio adostutakoak (%42).

Etxeen %42,39 bikoteek jaso dituzte eta %42,39 eskaera beren izenean bakarrik egin duten pertsonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.