Boisera eta Mexikora ere iritsi da euskararen aldeko aldarria

2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Aurreneko aldiz ospatu zenean gertatu bezala, munduko txoko askotan ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Horren adibide dira Boise eta Mexiko. Han bizi diren euskaltzaleek festa giroan egin zuten euskararen aldeko aldarrikapena. Boisen, ekitaldi sorta izan ziren: kontzertuak, euskal karaokea, talo jatea, euskarazko marrazki bizidunen emanaldia haurrentzat... Euskara ikasleek egindako bideo bat ere ikusi ahal izan zuten ospakizunera joan zirenek.

Mexikoko Euskal Etxeak ere festa antolatu zuen. Han, besteak beste, Euskara, zergatik ez? bideoa eman zuten. Horrekin batera, Gonkale telesaila omendu zuten. Txalapartariek eta bertsolariek hartu zuten parte festan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.