Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearen ustez, “Bologna prozesuak ekarriko du unibertsitateko eraldaketarik handiena, Europako kontestuan egiten delako". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Hona hemen Goirizelaiaren beste esan batzuk:
- "Gure helburua da 2010-2011 ikasturtean titulazio mapa berria egokituta egotea, eta ezin dugu esan atzerapenik daukagunik. Erabaki zehatz batzuk hartu ditugu, batez ere garantistak izan behar dugula. Jokoan parte hartzen duten dekretu eta arautegi guztiak ezagutu arte, ezinezkoa izan da benetan aldaketa egitea. Unibertsitate publiko batek ezin du arauak jakin gabe titulazioak diseinatzeko arriskurik hartu".
-"Gasteizko Letra Fakultatean Filologia ez da desagertuko. Guk argi eta garbi esan dugu orain arte dozentzia ematen dugun arloetan dozentziari eutsi egingo diogula. Nik ez dut ikusten unibertsitate publiko bat oinarrizkoak diren ezagutzarik gabe".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. IÑAKI GOIRIZELAIA (EHU-KO ERREKTOREA)
"Bolognak ekarriko du unibertsitateko eraldaketarik handiena, Europako kontestuan egiten delako"
BERRIAk Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu