Protesta egin dute ikasleak IA Ikasle Abertzaleak taldeko kideak ziren. Hain zuzen ere, talde horren iduriko, Boloniako Itunaren (Europako unibertsitate eremua eraikitzeko prozesua) atzean "gezur asko" ezkutatzen dira. Besteak beste, Boloniako prozesuaren ondorioz, hezkuntza "merkatuaren menpe" jarriko dela salatu dute, eta, era berean, euskara hirugarren mailako hizkuntza bihurtuko dela, hainbat karrera desagertuko direla eta ikasleek ezingo dutela aldi berean ikasi eta lan egin.
Ikerketa arloko eskumenak eskatu ditu Ibarretxek
Erretorearen hitzaldia eten duten ikasleak bizkor eta bortiz kanporatu dituzte aretotik, eta hortik aurrera, aurreikusita bezala bete ahal izan dute ekitaldia. Perez Iglesiasez gain, Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria mintzatu da. Eskaera zehatza egin dio Espainiako Gobernuari: uzteko ikerketa arloko eskumenak Jaurlaritzaren esku, edo, bestela, horri dagokion diru konpentsazioa emateko kontzertu ekonomikoaren bidez.
Unibertsitatea
Boloniako Itunaren aurka protestatzeko EHUren ikasturte hasierako ekitaldia eten dute
EHU Euskal Herriko Unibertsitatean gaur egun dute ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala, Donostiako campusean, unibertsitateko agintari eta kideak ez ezik, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria han zela. Boloniako Itunaren aurka protestatzeko, bi ikaslek eten egin dute Juan Ignacio Perez Iglesias erretorearen hitzaldia, eta segurtasun zerbitzuetako kideek indarrez atera dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu