Gara egunkarira deitu duenak, Peugeot 306 batek 14:30ean Getxoko Manuel Smith kalean eztanda egingo duela iragarri du, ETAren izenean deitzen ari zela esanda. Lekukoek esan dutenez, ordea, Ondategi kalean lehertu da autoa. Inguruetako etxeak hustu ondoren lekua hesitzen ari zen Ertzain bat arin zauritu da. Antza denez, zauritutako ertzaina emakumezkoa da, eta zauri arinak ditu gorputzeko leku desberdinetan.
Abisua eman duenak esan du, pertsona bat Bilboko Artxandako haztegiaren inguruan zuhaitz batera lotuta utzi dutela. EFE informazio agentziak esan duenez, autoaren gidaria da lotutako pertsona, eta bere kabuz askatu eta Ertzaintzaren Txurdinagako egoitzara joan da, autoa lapurtu diotela salatzera. Europa Press berri agentziaren arabera, gaur goizeko hamarretan lotu dute. Orain, Ertzaintza deklarazioa hartzen ari zaio.
Bonba-autoa lehertu den eztanda handia izan da; Ondategi kalean zulo bat egin du, horma bat bota eta inguruko etxeetako leihoetako kristalak hautsi. Javier Balzak esan duenez, 40 kilo lehergairekin osatuta zegoen bonba.
Atentatua getxon
Bonba-auto bat lehertu da Negurin ETAk abisua eman ondoren
14:30ak aldean bonba-auto batek eztanda egin du Getxoko Neguri auzoko Ondategi kalean. 'Gara'-ren webgunean jakinarazi dutenez, 14:00ak pasatxoan ezezagun batek egunkari horretara’ deitu du ETAren izenean, eta Manuel Smith kalean auto bat lehertuko zela esan du. Ertzaintza lekua hesitzen ari zela izan da eztanda. Ertzain bat Gurutzetako erietxera eraman dute, arin zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu