Bonba faltsu bat jarri zuen bizkartzainari isuna jartzeko eskatu dute

Ustez, bizkartzainak juje baten postontzian bi lehergailu jarri, eta bere burua biktimatzat jo zuen ondoren

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Bizkartzain bati 2.160 euroko isuna jartzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, epaile baten etxebizitzako postontzian bi lehergailu jartzea egotzita.

2010eko maiatzaren 9an jazo zen. Bizkartzaina eta epailea elkarrekin bizi ziren, eta bizkartzainak bi lehergailu jarri zituen gutunontzian. Gero, lankide batekin etxera joan, eta bonbak berak topatu zituela esan zuen.

Espainiako Poliziara hots egin zuen orduan bizkartzainak, eraso baten biktima izan zela esanez. Gipuzkoako Fiskaltzak dio, ordea, bizkartzainak lehergailuen gaineko ikastaro bat egin zuela eta delitu baten itxurak egin dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.