Irudia. Gernika-Lumo
BONBARDAKETAZ, BESTE BI LIBURU
Gernika-Lumoko (Bizkaia) alkate Jose Mari Gorroñok arrera egin zien atzo William Smallwood eta Xabier Irujo idazleei. Liburu bana idatzi dute Gernikako bonbardaketari buruz. Smallwood biologoa da, eta The Day Guernica was bombed (Gernika bonbakatu zuten eguna) liburua idatzi du. El Gernika de Richtofen (Richtofenen Gernika) da Irujoren liburuaren izenburua. Bihar aurkeztuko dituzte liburuak Bakearen Museoan.Atzo ale bana oparitu zioten Gorroñori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu