EUTANASIA

Bonnemaison Baionako larrialdietako medikua mediku ordenatik kanporatu dute

Eutanasia praktikatu izana leporatzen dio Akitaniako mediku ordenak.

J.E.
2013ko urtarrilaren 24a
14:09
Entzun

Akitaniako mediku ordenaren diziplina ganberak gaur erabaki du Nicolas Bonnemaison Baionako ospitaleko larrialdietako zuzendari ohia mediku ordenatik kanporatzea.
Leporatzen diote hainbat pazienteren heriotza nahita eragin izana, Osasun Publikoko arautegiak zehaztutako prozedura errespetatu gabe eta eri zein erien familien iritzia jaso gabe.

Ordenak zazpi eutanasia aktibotan parte hartu izana leporatzen dio. Ekintza bera baino gehiago, erabakia bakarrik hartu izana da leporatzen diotena.

2011ko abuztuan, atxilotu eta berriro libratu zutenean, Ipar Euskal Herriko mediku askok sostengua adierazi zioten Bonnemaisoni.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.