Paueko auzitegiak gaur aztertuko du Nicolas Bonnemaison medikua aske uzteko epaileak hartutako erabakiaren kontra Marc Mariee Baionako prokuradore ordeak ezarritako helegitea.
Kazeta.inforen arabera, hamarnaka pertsona bildu dira auzitegi kanpoan medikuari beren babesa emateko, erietxeko langileak eta Hazparnetik joandako jendea zegoen bertan.
Adineko hainbat pertsona pozointzea leporatzen diote Bonnemaisoni; haien sufrimendua saihesteko asmoz botikak erabili zituela onartu du medikuak, baina bere asmoa ez zela inor hiltzea argitu du. Ez du bere burua eutanasiaren aldeko militantetzat eta egindakoaz bere ardurak hartzeko prest dagoela gaineratu du.