AHT

Bordele-Akize AHT zatiaren onura publikoko izendapena baliogabetu du auzitegiak

Proiektuaren aurkako taldeek ezarria zuten helegitea izendapenaren aurka, eta uste dute epaileen erabaki honek jurisprudentzia sor dezakeela gainerako proiektuetarako.

AHTaren aurkako mobilizazio bat, Hendaian. ARP
inaki petxarroman
2017ko ekainaren 29a
07:28
Entzun

Beste kolpe bat jaso du Bidasoatik iparralderako AHTaren balizko etorkizunak. Bordeleko auzitegi administratiboak arrazoia eman die AHTaren aurkako taldeei eta hautetsiei, eta baliogabetzat jo ditu Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa zatien onura publikoko izendapenak. Frantziako Gobernuak 2015ean eman zion onura publikoko izaera Bordele-Akize AHT zatiari, eta horri esker hasi ziren proiektuak garatzen. Tren lasterraren aurka ari diren taldeek eta hautetsiek —Lot-Garonako AHTaren aurkako koordinadoran biltzen dira—  helegitea jarri zuten auzitegian. Izan ere, haien iritziz, izendapen horiek egiterakoan ez zuten aintzat hartu Frantziako inkesta publikoen batzordeak emandako ebazpena. Batzorde horren arabera, AHTaren bi zati horiek ez dira ekonomikoko bideragarriak eta ezin dute jaso onura publikoaren izendapena. Batzordearen iritziaren gainetik, Parisek onura publikoa airtortu zien bi proiektuei.

Auzitegiak gaur goizean jainarazi duen ebazpenean nabarmendu du batzordearen aholkua, eta azpimarratu ditu proiektuaren prebisio sozio-ekonomikoen ahulezia eta finantzaketa arazoak. Lot-Garonako AHTaren aurkako koordinadoraren arabera, ebazpen judizial honek jurispruedentzia sor dezake, eta kinka larrian jar ditzake AHTaren gainerako proiektuak. Bordele-Akize AHT zatia berebizikoa litzateke inoiz azpiegitura hori Bidasoara iristea nahi dutenentzat. Izan ere, Akize-Gasteiz Europa mailako proiektuaren ardatza da. Alabaina, Akizetik Gipuzkoako mugara arteko zatia geldirik dago, Frantziako Gobernuak tiraderan sartu baitzuen, gutxienez 2032ra arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.