Azpiegiturak

Bordele eta Hendaia lotuko dituen abiadura handiko trenak lehentasuna izan dezala eskatuko du Ibarretxek

=iEuskadi-Akitania: Europa abiadura handian=i lelopean egingo dute ekitaldia bihar Bordelen. Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria bertan izango da Alain Rousset Akitaniako kontseiluko presidenteak gonbidatuta. Bordele eta Hedaia lotuko dituen abiadura handiko trenaren burdinbideak lehentasuna izan dezala eskatuko du Ibarretxek.

2006ko otsailaren 22a
12:45
Entzun
Ibarretxerekin batera Nuria Lopez Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua joango da Bordelera. Lopez de Gereñuk behin eta berriz azpimarratu du Atlantikoko Ardatzaren garrantzia. Gipuzkoarentzat, Bizkaiarentzat eta Arabarentzako ez ezik, Akitaniarentzat ere garrantzitsua dela iritzi dio Europaren garapen integrala ahalbidetzen duelako. Horregatik Atlantikoko Ardatza bultzatu eta Euskal Herriaren kokagune estrategikoa indartzeko urratsak egiteko prest agertu da.

Euskal Y-ak atzerapena badu, abiadura handiko trenari dagokionez Frantziak atzerapen handiagoa duela azaldu zuen joan den hilabetean Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Akitania-Euskadi egituratik hasita, egitasmoari bizkortasun handiagoa emateko presioa egingo dio Frantziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.