Bordeleko errektoretzak eta EEPk 2010-2016 aldirako hitzarmen bat izenpetu dute

Ezkerrean, Nembrini errektorea, eta eskuinean, Brisson. GAIZKA IROZ.
Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Bordeleko Akademiakeuskarazko eta euskararen irakaskuntza sustatzeko hitzarmena izenpetu zuten atzo Baionan. Sei urteko iraupena ukanen du hitzarmenak, 2010-2016 epealdirako hain zuzen. Max Brisson EEPko presidenteak nabarmendu du euskara Frantziako ekimen publikoaren lehentasunetan kokatzen dela. «Familia baitako transmisioa hautsia delarik, funtzio hori bete dezakeen egitura bakarra eskola da eta ondoko belaunaldiek ez ligukete barkatuko dagokigun erantzukizuna ez bagenu beteko».Azken sei urteotan euskarazko eta euskararen irakaskuntzak bizi izan duen gorakada nabarmendu du Brissonek eta baliabideak egokitzeko eskatu du, hartara emaitza kualitatiboak bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.