HEzkuntza
Bordeleko Hezkuntza Akademiaren Baionako ikuskaritza okupatu du Seaskak
Seaskak Frantziako Hizkuntza Ministeritzaren eta Bordeleko Akademiako errektorearekin bildu nahi du, datorren urtean murriztu nahi dituen irakasle postuen afera konpontzeko. Hori eskatzeko Akademiak Baionan duen ikuskaritza okupatu du Seaskak, 9:30ean. Errektoreak Seaskakoei bihar bertan deituko dien konpromisoa hartu du Akademiak, eta 11:00etan Seaskakoak egoitzatik atera dira.
Seaskak abisu eman du, hitzordua jartzea ez dela nahikoa beraientzat, irakasleen afera ekaina bukatu aurretik konpontzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu