Txus del Badok irailaken 8an utzi zuen baraua, osasun arazoak zirela eta. Zigor Larredonda, berriz, erietxera eraman zuten igandean, arritmia kardialak eta tentsioa desorekatua zuelako. Hala ere barauarekin jarraitu zuen.
"Espetxeetan jarritako mendekuan eta gorrotoan oinarritutako neurri arbitrarioek, euren oinarrizko eskubideak gero gehiago murrizten dizkiete" presoei, Askatasunaren iritzian. Eta, gose greba hori amaitu bada ere beste espetxe askotan borrokaldiak aurrera jarraitzen dutela gogorarazi.
Presoak
Borondate ona ikusita gose greba utzi dute Albaceten dauden euskal presoek
Askatasunak jakinarazi duenez, hilabete baino gehiago jan gabe zeramaten Albaceteko euskal presoek baraualdia eten zuten atzo gauean, kartzelako zuzendaritzari jarrera ona ikusi zietelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu