"Borroka luzeen ostean lortutako lan eskubideak ezin dira moztu", ohartarazi du gaur arratsaldean Aralarko Bizkaiko zerrendaburu Dani Maeztuk. Halaxe erantzun dio CEOE Espainiako Enpresa Erakundeetako Konfederazioko presidente Gerardo Diaz Ferranen adierazpenei. Honen esanetan, ERE enplegua arautzeko espedienteak "bizkortu" egin behar dira, "administrazioen filtrotik igaro gabe", eta langileen kaleratzeak "merkeago" egin behar dira, "lana eratzeko neurri gisa".
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta USOko zenbait sindikalistekin batera egin du agerraldia Maeztuk. Honen ahotan, Aralarren "argi" dute "krisi ekonomiko larri batean" gaudela, "ondorio sozial larriak izaten ari dena eta izango dituena".
"Bakoitzak, bere erantzukizun eta ekintza eremutik, kartak mahai gainean jarri behar ditu, eta krisia konpontzeko dituen proposamenak ezagutzera eman".
Hari jarraiki, bere alderdiaren "joka-arauetako bat" hauxe da: "Herri honetako langileek ez dute izan behar krisiaren zama eraman behar dutenak, ez direlako haiek izan krisi hau eragin dutenak".
"Borroka luzeen ostean lortutako lan eskubideak ezin dira moztu", ohartarazi du Aralarrek
Bizkaiko zerrendaburu Dani Maeztuk krisi ekonomikoa izan du hizpide Bilbon, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta USOko zenbait sindikalistekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu