Igandean 37 urte beteko dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik. Gertaera horiek urtero oroitzen dituzte sindikatu abertzaleek, eta aurten Landutakoaren uzta oparoa lelopean gogoratuko dute orduan jazotakoa. ELA, LAB, ESK, EILAS eta Hiru sindikatuek uste dute bere horretan dirautela langileriaren borrokarako arrazoiek, eta gaur egun asko dagoela ikasteko 1976ko gertaeretatik. “Borrokan jarraitzeko arrazoirik ez da falta: krisiaren ondorioak gordinki nabarmentzen hasi zirenetik, etengabe eraso diete gizarte osorako hainbeste izerdi eta odolekin lortutako eskubideei”, adierazi dute.
Horiek hala, igandean antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Eguerdian martxoaren 3ko biktimei omenaldia eta lore eskaintza egingo zaie Zaramagan, eta, ondoren, manifestazioa abiatuko da bertatik Andre Mari Zuriaren plazaraino.
Martxoak 3
Borrokarako arrazoiek bere horretan dirautela nabarmenduko dute sindikatuek martxoaren 3an
ELA, LAB, ESK, EILAS eta Hiru sindikatuek duela 37 urte Gasteizen izandako gertakari lazgarriak gogoan izango dituzte igande honetan. Aurten 'Landutakoaren uzta oparoa' leloa aukeratu dute urtemuga oroitzeko. Igande eguerdian biktimei omenaldia egingo diete, eta, ostean, manifestazioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu