Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Andoainen (Gipuzkoa). Larunbatean gertatu zen erasoa, goizeko zazpi eta erdietan, emakumea lanera joateko tren geltokira zihoala. Beheko plazan izan zen erasoa, bainaemakumeak aurre egin zion erasotzaileari,eta ondoren salaketa jarri zuen Udaltzaingoan. Hark abisu eman zion Ertzaintzari, eta kasua ikertzen ari dira. Oraingoz, ez dago atxiloturik.
Ez da azken hilabeteetan herrian gertatzen den lehen sexu eraso ahalegina. Izan ere, abuztuan beste bat izan zela jakinarazi du Andoaingo Udalak. Hori ikusita, testu bat argitaratu du Bozeramale Batzordeak, bere gaitzespena eta biktimekiko elkartasuna adieraziz. Gainera, elkarretaratzea antolatu du udaletxe aurrean gaurko, arratsaldeko zazpi eta erdietarako.
Andoaingoaz gain, beste bi genero indarkeriaren kasu ere gertatu dira asteburuan. Bilbon 31 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, haurdun dagoen bikotekidea jo duelakoan. Poliziaren arabera, bultza egin, lurrera bota eta tripan jo zion gizonak emakumeari. Basurtuko erietxera eraman zuten erasotua. Gasteizen, berriz, 46 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, emaztea jotzea egotzita. Etxean gertatu zen erasoa, eta bizilagun batek eman zion abisua Poliziari.
Bortxaketa ahalegin bat salatu du emakume batek Andoainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu