Sexu erasoa

Bortxaketa bat salatu du emakume batek Durangon

48 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.

Eraso sexisten kontrako mobilizazio bat, 2017an, Durangon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2020ko abuztuaren 26a
07:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, emakume batek bortxatu egin dutela salatu zuen ostiralean Durangon (Bizkaia). Etxe batean izan zen bortxaketa, eta irratiak Ertzaintzako iturriak aipatuz gaineratu du 48 urteko gizon bat atxilotu zutela. Sexu askatasunaren aurkako delitua leporatu diote, epailearen aurrean deklaratu ostean, baina hark ez du gizona espetxeratzeko agindu.

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak protesta egitera deitu du ostegunerako, 20:00etarako, Landakon.

Beste sexu eraso bat Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emakume bati ukituak egitea leporatuta. Erasoa 20:00 aldera gertatu zen Abandoko tren eta metro geltokien arteko lotunean.

Ertzaintzaren patruila batek gizona aurkitu eta atxilotu zuen, eta epailearen esku jarri dute gaur goizean. Erasotzaileak sexu askatasunaren aurkako delituengatik aurrekariak zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.