Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, larunbat gauean izan zen erasoa, jai baten irteeran. Emakumeak bortxaketa salatu du, eta Poliziak hasi du ikerketa. Atarrabiako mugimendu feministak gaitzetsi egin du, eta azpimarratu du "azken boladan maiztasun gehiagorekin" ari direla gertatzen erasoak.
@AhotsaInfo Iruñerrian hilabete honetan bi bortxaketa salatu dira,ez gara ixilduko! Erasotzailerik ez! #Tolerantzia0pic.twitter.com/GNtAoLStFX
— Patri Perales (@patriciaioar) May 25, 2014
Hala esan du mugimendu feministak: "Ez dira gertaera bakanak, ezta norbanakoaren portaera gaixoaren ondorio ere. Sistema patriarkalaren logikaren barne dagoen gertaera da hau, pentsamendu atzerakoietan oinarritutako ideologia: pertsonen arteko harremanak eta harreman sozialak menperatze ikuspegitik ikusten dituen ideologia, alegia".
20:00etan Atarrabiako Udaletxe parean kontzentrazio batera deitu dute.