Sexu erasoa

Bortxaketaz akusatuta, bederatzi urteko zigorra eman diote gizon bati

Emazte ohia zuenari sexu erasoa egin zion 36 urteko gizon batek. Epaile batek boto partikularra eman du, akusatuarentzat absoluzioa eskatuz.

2014ko irailaren 5a
16:00
Entzun

36 urteko gizonezko bat zigortu du Nafarroako Lurralde Auzitegiak, sexu erasoa, hertsadura eta mehatxuak egotzita. Bederatzi urteko espetxe zigorra eman dio.

Bikote izana ziren erasotzailea eta erasotako andrea. 1999an ezkondu eta 2007az geroztik bereizita zeuden, baina gizonak jarraitzen zuen emazte ohiari deika, eta haren etxea bisitatzen.

2011ko otsailetik aurrera egoera kaskartu egin zela, eta emakumea gizonari sarbidea oztopatzen hasi zela azaltzen du epaiketaren sententziak. Noiznahi deika aritzen zitzaion gizona.

Aldi horietako batean, emakumeak ez zion etxera sartzen utzi, eta gizona, eztabaidan aritu eta gero, gorputza ukitzen aritu zitzaion. Behartu egin zuen azkenea, ohean etzan, eta bortxatu egin zuen.

Gertakariak frogatutzat jo ditu epaileak, eta, sexu erasoarengatik, bederatzi urte eta egun baterako espetxe zigorra eman dio akusatuari. Hamalau urte eta sei hilabeterako urruntze agindu bat ere sinatu du haren aurka. Hertsadura delituagatik bederatzi hilabeterako espetxe zigorra ere ezarri dio.

Epaileen gehiengoak harturiko erabakiaren kontra, Ernesto Villate Vidal epaileak, ordea, boto partikularra eman du, akusatua errugabea dela iritzita. Haren aurkako salaketak frogatzeko aski elementu ez ditu ikusi epaileak, eta absolbitu behar litzatekeela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.