INDARKERIA MATXISTA

Bortxaketaz akusatutako bostak espetxean mantentzea erabaki dute epaileek

Nafarroako Auzitegiak ez du onartu auzipetuak behin-behinean aske uzteko defentsaren eskaria.

Agustín Martínez Becerra akusatuetako hiruren abokatua Nafarroako Auzitegian, kazetariz inguratuta, joan den astelehenean. VILLAR LOPEZ, EFE
Berria
2017ko abenduaren 1a
13:54
Entzun

Auzia epairako prest gelditu zen joan den asteartean, baina auzitegiak aldeak deitu ditu gaur goizean defentsa abokatuetako baten eskariaren gaineko erabakia jakinarazteko. Epaileek erabaki dute auzipetuak espetxean mantentzea, epaia ebatzi artean.

Zenbait berri agentziaren arabera, erabakia ez da aho batez hartu, hiru epaileetako batek ez duelako neurria babestu.

Bost auzipetuak espetxean dira 2016ko uztailaren 7an atxilotu zituztenetik. Akusatuetako hiru Iruñeko kartzelan daude. Gainontzeko biak Madrilen daude. Haietako bat guardia zibila eta beste bat militarra direnez, indar armatuetako kideentzako berariazko espetxe batean daude kartzelatuta.

Epaia urtarrilean ebatziko dela aurreikusten da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.