Emakumeen aurkako indarkeria

Bortxarik zabalduena salatzeko eguna

Emakumeek emakume izateagatik jasaten dutena da NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera mundu osoan indarkeria motarik zabalduena, eta gaurko eguna jarri zuen haren aurka egiteko. Euskal Herrian hainbat ekitaldi izan dira.

2010eko azaroaren 25a
17:01
Entzun
Herrialde aberats eta pobreak, laiko, katoliko, islamiko zein beste fedeetakoak, iparraldekoak eta hegoaldekoak, guztiak berdintzen ditu emakumeen kontrako indarkeriak; hau da, emakumeek emakume izateagatik jasaten dutenak. NBE Nazio Batuen Erakundeak bortxa mota zabalduentzat jotzen du andreen kontrako hori, eta izurritzat hartuta dauka. 1999an azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Deusezteko Egun izendatu zuen, eta ordutik, urtetik urtera gero eta gehiago, genero bortxa salatzeko egun bihurtu da mundu osoan.

Euskal Herrian ere badu gaurko salaketa egunak islarik, eta gaur goizean eta eguerdian hainbat ekitaldi egin dira han eta hemen tokian tokiko talde feministek, emakumeen eta erakundeek antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.