Bake prozesua

"Bortxazko adierazpide guztiak lehenbailehen" amaitzea nahi du Batasunak

Joseba Permch Batasuneko kideak gaur adierazi duenez "bortxazko adierazpide guztiak lehenbailehen" amaitzea nahi du Batasunak. Barañaingo (Nafarroa) eta Getxoko (Bizkaia) erasoak "larritzat"jo ditu eta bat egin du Barañaingo Irrintzi plataformak egindako adierazpenarekin. Barañaingo plataformak elkartasuna agertu die kaltetu guztiei eta Batasunak ere gauza bera egin du.

2006ko apirilaren 24a
19:13
Entzun
Adierazpenak dio alde guztiek arduraz jokatu behar dutela. Batasunak, Joseba Permachen hitzetan, arduraz jokatzeko konpromisoa hartzen du eta gauza bera eskatu die alde guztiei.

Azken hilabetean, prozesuaren aldeko urrats garrantzitsuak izan direla azpimarratu du Permachek:Bilboko manifestazioa, emankumeen Ahotsak ekimena, nazioarteko eragileen babes adierazpenak, Oinarriko Hitzarmen Demokratikoko kideek Iruñean eginiko ekitaldia eta abar aipatu ditu. Hala ere, prozesua oztopatu besterik egiten ez duten jokabideak ere badirala azaldu du Permachek: atxiloketak, kartzelatzeak, bermeak eta Ibon Meñika gazteak egindako tortura salaketak zerrendatu ditu besteak beste.

Larunbatean Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak adierazi zuen indarkeria eta ETAren su-etenaren ostean zabaldutako prozesua ez zirela bateragarriak. Permachek azken horiek ere –atxiloketak, kartzelatzeak, tortura salaketak...– egoera berriarekin "bateraezinak" iruditzen zaizkion ala ez galdetu dio Rubalcabari..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.