Sanferminak

Bosgarren entzierroa: garbia, adarkadarik gabe

Polita izan da gaur Osborne ganadutegiko zezenen entzierroa. Gainera gaur ez da adarkadarik egon. Hala ere, erorketa asko izan dira eta horrenbestez kolpeak ugari. Sei zezenetatik bat abiada bizian urrundu da taldetik entzierroa hasi bezain pronto. Bi minutu eta hamabost segundo behar izan dituzte plazaraino ailegatzeko.

2006ko uztailaren 11
17:38
Entzun
Gazte bakarra eraman dute erietxera, erorketa izan du Santo Domingoko gunean lasterka ari zela eta sorbalda bihurritu zaio. Ez da bestelako ezbeharrik izan, adarkadarik bat ere ez.

Entzierroaren hasieratik zenzen taldea bitan banatu da. Bik hartu dute aurrea baina bereziki batek. Horixe izan da gazte batekin estropezu egin eta lurrera jausi dena. Hamar segundo behar izan ditu altxa eta plazarainoko bidean aurrera egiteko. Hamar segundo galdu baditu ere atzetik zetorren zezen taldeak ezin izan du harrapatu. Azken hauek entzierro garbia eskaini dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.