Aurpegia estalita zuen jende talde batek bost bankutako bulegoei eraso diete bart goizaldean Abadiñoko (Bizkaia) Matiena auzoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, jaietan dira auzo horretan, eta goizeko hiruak laurden gutxi aldera, zabor edukiontziak gurutzaten eta bankuei eraso egiten hasi da jende talde bat. Iturri horren arabera, molotov koktelak jaurti dituzte bulegoen kontra eta ate eta leihoetako kristalak hautsi dituzte.
BBKren bulego batean eragin dituzte kalterik handienak: beirateak hautsi dituzte eta barrualdea molotov koktelak eragindako kearekin belztuta geratu da. Ipar Kutxako eta BSCHren kutxa automatikoak ere belztu egin ditu keak. BBVAren bulegoan eta Euskadiko Kutxarenean kristalak hautsi dituzte.
Kale erasoak
Bost bankuri eraso diete Abadiñon
Molotov koktelak jaurti dizkiete eta ate eta leihoetako kristalak hautsi dizkiete. Matiena auzoan gertatu dira erasoak goizaldean; jaietan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu