Ali Benflis (FLN Nazio Askapenerako Frontea)
Buteflikaren kanpaina burua izan zen 1999an, eta lehen ministro 2000 eta 2003 artean. Iruzurraren salaketagatik nabarmendu da 69 urteko abokatua. Bigarren itzulia behartzeko aukerak ikusten ditu.
Louisa Hanune (PT Langileen Alderdia)
Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, 60 urteko abokatua presidentegai izatera iritsi den lehen andrea da Aljerian. Jatorri troskistatik Estatuko aparatuan txertatzera igaro da Langileen Alderdia azken urteetan.
Ali Fawzi (Rebaine Ahd 54)
Ama, Fatima Uzeguan, Frantziaren kontrako independentzia gerrako gerrillari ezagunenetakoa izan zuen. 59 urteko oftalmologoa, Giza Eskubideen Aljeriar Ligaren sortzaileetakoa izan zen 1985ean.
Mussa Tuati (FNA Fronte Nazional Aljeriarra)
Independentzia gerrako Martirien Seme-alaben Erakundeko buru izana da, eta Frantziaren kontra borrokatu zirenen artean itzal handia dauka 61 urteko militar ohiak. 1999an sortu zuen FNA alderdia.
Abdelaziz Belaid (FM Al-Mustakbal Frontea)
Etorkizuna izena jarri dio bere fronteari, eta presidentegai gazteena da 51 urteko medikua. Aurrez FLNren Batzorde Zentraleko kidea izan zen, eta Gazteri Aljeriarraren Batasun Nazionaleko idazkari nagusia.