Atxiloketak

Bost gazte atxilotu dituzte, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Pauen

Frantziako Poliziak bost gazte atxilotu ditu gaur goizean, polizia iturrien arabera, bi Ortzaizen (Nafarroa Beherea), beste bi Luhuson (Lapurdi) eta bosgarrena Pauen. Askatasunak agertu duenez, Joan Bidart eta Kaiet Zugarramurdi dira Ortzaizen atxilotuak. Abenduan Bidarrain (Nafarroa Beherea) Alain Ducasse sukaldari frantziarra eraikitzen ari den ostatuan zartarazitako lehergailuarekin lotu ditu Poliziak atxiloketak. Baionako Jendarmeriak 'berria.info'-ri azaldu dioenez, Baionako Marracq auzoko polizia etxean dauzkate bost gazteak.

2005eko otsailaren 8a
17:42
Entzun
Dena den, operazioaren nondik norako nagusiak eta Luhuson zein Pauen atxilotuen nortasunak argitzeke daude oraindik. Litekeena da Xabier Xorhi eta Mizel Barnetxe izatea Luhuson atxilotutako gazteak, eta Mikel Bidart Pauen atxilotutakoa.

Askatasunak elkarretaratzea antolatu du arratsaldeko 19:00etan, Ortzaizeko bidegurutzean, atxiloketen aurka protestatzeko eta hartan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Ducasseren Bidarraiko jatetxeari behin baino gehiagotan egin diote eraso lurraren espekulazioaren eta interes immobiliarioen aurkako kanpainan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.