Politika
Bost gazte nafarren aurkako auzia artxibatu dute Auzitegi Nazionalean
Iazko irailean atxilotu zituzten presoen argazkiak zeuzkaten pankartak jartzeagatik "terrorismoa goratzea" egotzita.
Iazko irailean Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Eguneko ospakizunetan parte hartzen ari zirela atxilotutako bost gazteen kontrako auzia artxibatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez, Espainiako Poliziako kideek eta udaltzainek atxilotu zituzten Jito Alai pilotalekuko ospakizunetan, presoen argazkiak zituzten pankartak jarri zituztela-eta "terrorismoa goratzea" egotzita. Orain, Auzitegi Nazionalak auzia artxibatzea erabaki du frogarik ez dagoela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu