Bost gizon atxilotu dituzte azken egunetan, genero indarkeria delituak egotzita

Urruntze agindua ez betetzea leporatzen diote bati, eta bikotekideei eraso egitea beste laurei

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Bost gizon atxilotu dituzte azken egunetan emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Elgoibarren (Gipuzkoan), ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten bart goizaldean, ustez emaztea jotzeagatik. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 00:30 inguruandei bat jaso zuten, erasoaren berri emanez. Ertzainak bikotea bizi zen etxebizitzara joan zirenean, gizonezkoa atarian zegoen. Odola zuen masailean, eta azaldu zienez emazteak eraso egin zion. Baina berehala emaztea agertu zen, eta guztia ukatu zuen. Odola zuen buruan eta belarrian, eta esan zienez gizonak eraso egin zion. Bide batez, ihes egin nahian gizona jo egin zuela aitortu zuen emakumeak. Biak erietxera eraman zituzten artatzera, eta gerogizona atxilotu zuten.

Bilboko udaltzainek, berriz, 39 urteko gizon bat atzeman zuten, atzo, bikotekideari aurpegian harramazka egitea egotzita. Goizaldeko ordubatean udaltzainek emakume bat aurkitu zuten Lauaxeta plazan. Negarrez zegoen, eta kolpeak eta odola zituen aurpegian. Emakumeak azaldu zienez, berandu iritsi zen bikotekidearekin zuen hitzordura, eta hark eraso egin zion. Ustezko erasotzailea anaiarekin zegoen, eta hura ere atxilotu zuten emakumeari ez laguntzeagatik.

Nafarroan, bestalde, hiru kasu izan dira azken astean. Irailaren 28an 41 urteko gizon bat atzeman zuten foruzainek Andosillan, ustez bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Biktimak berak jarri zuen salaketa. 24 orduan bi aldiz saiatu zen gizona emakumea jotzen. Horietako batean ez zuen lortu, alabak aurre egin ziolako gizonari.

Urriaren 2an, berriz, Berriozarko emakume batek bikotekidea salatu zuen, tratu txarrak ematea egotzita. Ustez, etxean zeudela, eztabaida izan zuten, eta gizonak jo egin zuen. Bizilagun baten laguntzaz ihes egitea lortu zuen, eta kalean zegoela Foruzaingora deitu zuen.

Bikotekidearekiko zuen urruntze agindua apurtu zuelakoan, beste gizon bat atxilotu zuten urriaren 3an Villafrancan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.